Uharte Izotz Klubako María Escrichs, Marina Potoc eta Amaia Bernal ordezkariek lehiatu zuten Espainiako Izotz Gaineko Irristaketa Artistiko Txapelketan abenduaren 13tik 15era Donostiako Txuri Urdin Izotz Jauregian.
Amaiak emaitzarik onena lortu zuen bosgarren izan baitzen junior kategorian. Beste bi ordezkariak Advance Novice mailan aritu ziren. María 10. izan zen sailkapen nagusian eta Marina, 20.a.
Gure irristatzaileei egindako argazkiak ikus ditzakezu ondorengo estekaren bidez:
https://www.fndi.es/foto/76/Campeonato-de-Espana-de-Patinaje-Artistico-sobre-Hielo