DEPORTES DE INVIERNO Hace 6 años

Xabi Macias eta Irati Cuadrado, irabazleak Andorra Fons txapelketan

Xabi Macias eta Irati Cuadrado, irabazleak Andorra Fons txapelketan

Candanchun izan behar ziren Aragoiko Txapelketak bertan behera utzi ondoren elurra faltarengatik, eskiatzaile nafarrek Andorrara bidaiatu zuten Andorra Fonsen 30. edizioan lehiatzeko. Hain zuzen ere, Estilo Libreko distantzia luzeko proban (20 kilometrokoa).

Delegazio nafarrak lan bikaina sinatu zuen txapelduna izanda bai mutilen proban, bai neskeenean. 

Xabi Macias (Uharte Ski) nagusitu zen 54 minutuko marka sinatuz. Bere jarraitzaileak baino bi minutu eta 17 segundo lehenago sartu zen helmuga. Gerard Palomo bigarren izan zen sprintean, Grall Sellés hirugarren, eta Lander Martin nafarra, laugarren.

Irati Cuadrado (Irrintzi Ski) ere autoritatez nagusitu zen ordu bat eta bos minututan. Bigarren izan zen Martina Barres, baino 8 minutu eta 31 segundo lehenago, eta Anna Serra baino 11 minutu eta 20 segundo baino azkarrago.