Nafarroako I. Irristaketa Artistiko Txapelketako Fase Finala lehiatua izango da datorren martxoaren 15ean (igandea) Uharteko Izotz Jauregian. Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak antolatutako txapelketa honen 1. fasea azaroan izan zen.
Aurrekoan bezala, Ipar Ligako IV. Fasea ere lehiatuko da eta talde uhartearra bost talderekin batera arituko da: Gipuzkoako Anoeta eta Txuri Berri, Gasteizko Bipolo IK, Errioxako Errioxako IK eta Aragoiko Jaca IK.