Datorren igandean, hilak 15, lehiatua izango da Aiegin Nafarroako Txakurkros Txapelketako hirugarren jardunaldia, hau da, azken proba. Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak eta Breedna Mushing enpresak antolatzen du haur, junior, senior eta beterano kategorietako kirolariei zuzendutako lehiaketa hau.
5100 metroko lasterketa hau lehiatua izango da Iratxe Kanpineko instalazioetan eta 10:00etan hasiko da. Ordu bat geroago haurren txanda izango da eta 11:30ean sari-banaketa ospatuko da.
08:30ean parte hartzaileek albaitaritza kontrola izango dute.