DEPORTES DE INVIERNO Hace 5 años

Irati Cuadrado eta Lander Martin, Europako Kopara

Irati Cuadrado eta Lander Martin, Europako Kopara

Nafarroako Neguko Kirolen Federazioko Irati Cuadrado eta Lander Martin iraupen eskiatzaileek Suitzara bidaiatu dute denboraldiko Europako Kopako (OPA) lehenengo hiru probetan lehiakatzeko.

Irrintzi Ski taldeko bi kide hauek hautatuak izan dira RFEDIko jarraipen taldean aritzeko. Landerren estreinaldia izango da, bai hau bezalako deialdian, bai nazioarteko lehiaketa batean. Cuadradoren kasuan, iaz oso ongi borrokatu zuen iazko Europako Kopako proba hauetan eta aurtengo aurre-denboraldian distiratu ondoren, iazkoa hobetzen saiatzera doa. 

Bi eskiatzaile nafarrak Obergomseko (Suitza) OPA probetan lehiatuko dira abenduaren 3tik 6ra, eta Seefeldera (Austria) joango dira, abenduaren 12an eta 13an FIS proba batean parte hartzeko. Denboraldi honen lehen zatia Val Formazzan (Italia) amaituko da haientzat, abenduaren 16tik 20ra bitarteko beste OPA lasterketa batean.