Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak (NNKF), biathloia sustatzeko jardunaldiak antolatu zituen Agoitzen joan den asteburuan. Jardunaldi horiek federazio horrek foru komunitatean kirol hori bultzatzeko eta garatzeko duen proiektuaren parte dira.
Larunbatean, NNKFko ipar-eskiko hobekuntza-taldeko kideek eta, hitzaldi tekniko baten ondoren entrenamendu bat egin zuten, zeinean tiro eta punteria posizioak ezagutu eta praktikatu zituzten itu metalikoetan.
Igandean, Agoizko herritarren txanda izan zen. Bai txikiek bai helduek biathloiaz gozatzeko eta kirol hau hobeto ezagutzeko aukera izan zuten.