Urtarrilaren 22tik 24ra, Larra-Belaguako eski-estazioan, Iraupen-eskiko Espainiako Kopa jokatuko da. Bere baitan Euskadiko, Nafarroako eta Aragoiko txapelketak ere izango dira.
Kategoria guztietan dago zabalik txapelketa, U10etik Absolutura, Senior, Master 1 eta Master 2 barne.
Ostiral goizean, pista aztertuko da eta arratsaldean, taldeburuekin bilera egingo da online. Larunbatean hasiko da lehiaketa, Teknika Libreko modalitatearekin. Teknika Klasikoko probarekin jarraituko du igandean.
Erantsitako dokumentuan duzu informazio guztia.