Larra Belaguako estazioak bi eguneko lehiaketa hartu zuen, neurri sanitarioek eta eguraldi txarrak markatuta. Lander Martin eta Irati Cuadrado izan ziren Nafarroako Txapeldun, Espainiako Kopako eta FIS proba ere bazen lehiaketan.
(Sailkapenak ikus ditzakezu erantsitako dokumentuetan)
Larra Belagua estatu osoko eskiatzailez bete zen Espainiako Kopako proban, eta, gainera, 2021eko Nafarroako txapeldunak argitzeko balio izan zuena. Uharte Eski, Erronkariko Pirinioak eta Irrintzi Ski klubetako 45 eskiatzaile izan zituen Nafarroako Federazioak, eta kataluniarren, aragoiarren eta Neguko Kiroletako Euskal Federazioko eskiatzaileen arteko ordezkaritzarik handiena izan zen.
Larunbatean haizeteak zaildu egin zuen proba estilo librean, eta ibilbidea laburtu behar izan zuten, Zamporiko igoera haizetsua saihestuz. Diego Ruiz aragoiarra eta Marta Cester kataluniarra izan ziren garaileak, Lander Martin laugarren izan zelarik, eta Irati Cuadrado, sailkapen nagusian bigarren, Nafarroako txapeldunaren txapela lortu zuten.
Igandean eguraldiak hobera egin zuen estilo klasikoko lasterketetan eta kirolariek zein laguntzaileek lehiaketakin gozatu zuten. Lander Martinek garaipena lortu zuen sailkapen nagusian eta horrekin batera Nafarroako Txapelketa ere, sailkapen nagusian hirugarren izan zen Manex Salsamendik horrela lortu zuen txapelketa azpikoa; eta Irati Cuadradok gauza bera egin zuen proba absolutua irabaziz eta horrela nafar txapelketa lortuz.
Gainontzeko mailetan, txikiek Larra Belaguak prestatu zuen zirkuitu ikusgarriarekin borrokatu zuten, non aldapa gogorrak eta lautada luzeak izan ziren. Probaren antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkio Larra Belaguako zuzendaritzari txapelketek aurrera egin ahal izateko egindako lanagatik, bai aurretik eta baita probetan zehar ere. Halaber, eskertu egin du obra publikoen departamentuak zabaldutako dispositiboa, estaziorako sarbideak garbi eta ibiltzeko moduan egotea lortuz, nahiz eta oso eguraldi txarra izan.