DEPORTES DE INVIERNO Hace 5 años

Mailaz pasatzeko testak Vielhan

Dominetaz pasatzeko testak Vielhako Izotz Jauregian

Mailaz pasatzeko testak Vielhan
Dominetaz pasatzeko testak Vielhako Izotz Jauregian

Joandako larunbatean, hilak 6, Vielhako Izotz Jauregian izotz gaineko irristaketa artistikoko mailetaz pasatzeko testak egin ziren.

Izotz Kirolen Espainiako Errege Federazioko zenbait klubetako patinatzaileak aztertzea zen helburua, ISU katagoria nazionaletan sartzeko aurkezten ziren dominak (mailak) balioesteari begira.

Bertan, Uharte Izotz Klubako 3 gazte federatu nafar aritu ziren.

Aitana Imizcoz eta Lucia Viruel Basic Novice dominara pasatzeko aurkeztu ziren. Biek ez zuten testa gainditu, baina Iruñera dominekin itzultzetik oso gertu egon ziren.

Isabela Cherrez bai itzuli zen dominarekin. 14 urteko patinatzaile honek esperientzia handia du kirol honetan, eta lehen aldiz aurkezten zen domina-emanaldi batera, hain zuzen ere, Intermediatera. Isabelak emanaldi handia egin zuen, Iruñera dominarekin itzultzea lortuz eta Espainiako haurren txapelketarako sailkatuz. Txapelketa Puigcerdan apirilaren 23tik 25era izango da. Zorionak Isabela! Merezi duzu.

Martxoaren 27an beste dominetako testa izango da Valdemoron, non Miryam Urdanozen kideak saiatuko dira mailaz pasatzen berriro. Zorte ona opa diegu Nafarroako patinatzaile guztiei.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados