DEPORTES DE INVIERNO Hace 5 años

Espainiako Iraupen-Eskiko Txapelketak Belaguan 23 urte pasa ondoren

Espainiako Iraupen-Eskiko Txapelketak Belaguan 23 urte pasa ondoren

1998an ospatu ziren Belaguan azkeneko aldiz eta soilik haur kategorian. Datorren asteburuan, Belaguak berriro antolatuko ditu, oraingoan, haur eta absolutu kategorietan. Maila handiko lehiaketako 3 egun izango dira.

Azken egun hauetan nabaritu da La Contiendan Espainiako Txapelketak iristear direla. Nafarroako eta Aragoiko eskiatzaileek gogoz prestatu dute lehiaketa hau eta elurrak ere ez du aukerarik galdu izan nahi. Gauzak horrela, espero da aste honetan selekzioak ere Erronkarira pixkanaka iristea, entrenatzeko eta lasterketak prestatzeko.

Ostegunean entrenamenduak eta azterketa ofizialak izango dira, eta ostiralean, lehiaketa martxan jarriko da. Lehen egunean, sprint-lasterketa ikusgarriak egingo dira. Txandakaz, eskiatzaile azkarrenak kilometro bateko zirkuitu batean arituko dira finalerako sailkapenaren bila. Larunbatean estilo klasikoko erlojuaren kontrako proba izango da eta igandean, estilo libreko lasterketa.

La Contienda-Belaguak uneko eskiatzaile onenak bilduko ditu, besteak beste, Imanol Rojo tolosarra, Munduko Kopatik datorrena, Jaume Puyeo eta María Iglesias katalanak, aurten Munduko Txapelketan parte hartuko dutenak, edo Irati Cuadrado, Lander Martín eta Manex Salsamendi nafarrak, denboraldi oso baten ondoren etxean lehiatuko direnak.