NKNF-k diseinatu eta antolatutako Izotz Gaineko Irristaketa Artistikoko lehiaketa sustatzeko 2. teknifikazio jardunaldia apirilaren 2tik 4ra izan zen.
Jardunaldi hauen helburua da gazte promesei laguntzea programaren eginkizunak betetzen ISU maila Nazionalari eusteko. Modu honetan espero da beste patinatzaileen erreferenteak bihurtzea.
Esports Gèu Vall Aran taldeko teknikaria den Nathalie Pardosek saioak zuzendu zituen. Esperientzia handiko entrenatzailea da maila nazional eta internazionalean. Uharte Izotz Klubako zuzendari tekniko Miryam Urdanozek parte hartu zuen ere bai.