DEPORTES DE INVIERNO Hace 4 años

Izotz gaineko irristaketa inklusiboa - Down Nafarroa

Izotz gaineko irristaketa inklusiboa - Down Nafarroa

Igandean ospatu zen Izotz gaineko irristaketa inklusiboaren 1. jardunaldia Uharte Izotz Jauregian.

Nafarroako Down Elkarteko 8 patinatzailez gain, Jaca Izotz Klubako Andrea Sarto eta Uharte Izotz Klubako Lola Bronte aritu ziren.

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu Uharte Udalako kirol zinegotzia den Edorta Beltzunegi gurekin egoteagatik eta lagundu ziguten Uharte Izotz Klubako Myriam Urdanoz teknikariei, bere 5 patinatzaileei eta Jaca Izotz Klubako teknikaria den Naya Zamboraini.

Jardunaldia arrakastasua izan zen eta espero dugu maiatzaren 16an izango den 2.a bezain ona izatea.

NKNF Izotz Kirolaren Espainiako Errege Federazioko (RFEDH) kirol inklusiboko batzordeko kidea da, eta haren helburu komuna da izotz diziplinen arloan kirol inklusiboa sustatzea.

📸 Más imágenes