Haur mailako 2020-2021eko Espainiako Irristaketa Artistiko Txapelketa lehiatua izan zen Jacan apirilaren 23tik 25era.
Neguko Kirolen Nafar Federazioak bederatzi ordezkari izan zituen, guztiak Uharte Izotz Klubakoak:
- Isabela Chérrez: Intermediate Novice ISU
- Adrianna Alberga: Intermediate Novice ISU
- Aitana Imízcoz: Basic Novice ISU
- Lucia Viruel: Basic Novice ISU
- Estibaliz Arraiza : Intermediate Novice Nazionala A
- Alba Regalado: Intermediate Novice Nazionala A
- Aroa Goldaraz: Intermediate Novice Nazionala A
- Irati Goldaraz: Basic Novice Nazionala A
- Klaus Alberga: Basic Novice Nazionala A
Estibaliz Arraizak eta Klaus Albergak brontzezko domina bana lortu zuten haien kategorietan.
Nafarroako Federazioak 9 ordezkari aurkeztu zituen lehendabiziko aldiz.
Zorionak parte-hartzaile guztiei eta haien entrenatzaile Miryam Urdanozi egindako lanarengatik!