Joan den larunbatean, hilak 18, Condestableko CIVIVOXean egin zen "Down-en sindromea: alderdi orokorrak" jardunaldia, Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak antolatuta eta Edurne Pascal Down Navarrako psikologoak eskainia.
Jardunaldiak 2 ordu iraun zuen eta eduki hau eman zen:
1- Nafarroako Down Sindromearen Elkartea: Proiektuak eta Programak.
2- Zer da Down-en sindromea? Ezaugarri fisiko, kognitibo eta psikologikoak.
3- Itxaropenak berregiten
4- Jokabidea eta jarduteko jarraibideak
5- Esperientzia-trukatzea
Jardunaldian izan ziren Uharteko Udaleko Kirol zinegotzia, Edorta Beltzunegi, Uharteko Izotz Jauregiko teknikariak, FNDI-NKNFko monitoreak, Naya Zamborain, Club Hielo Jacako (FADI) teknikaria eta elkarteko lehen patinatzaileak: Lucia eta Sara.