DEPORTES DE INVIERNO Hace 4 años

Bi nafar 2021ko Universiadan

Bi nafar 2021ko Universiadan

Irrintzi Skiko Irati Cuadrado eta Lander Martin eskiatzaileak Neguko Kirolen Espainiako Errege Federazioak aukeratu ditu Suitzako Lucerna herrian abenduaren 11tik 22ra egingo den Universiadan parte hartzeko.

Nazioarteko beste aurrerapauso bat bi iraupen-lasterkari horientzat, OPA Kopako denboraldietan eta FISek (Nazioarteko Eski Federazioa) Europan antolatutako beste lasterketa batzuetan parte hartu ondoren.

Bi eskiatzaileek Jaume Pueyo eta María Iglesias katalanekin hautaketa partekatuko dute, Distantzia eta Sprint probetan parte hartuz (besteak beste).

Irati Cuadrado Erizaintza Graduko ikaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan; Lander Martínek, berriz, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua egiten du Zaragozako Unibertsitateko Huescako campusean.