Abenduaren 6an eta 7an, Uharteko Izotz Jauregian egin zen Espainiako Izotz Errege Federazioaren izotz gaineko irristaketa artistikoaren lehen teknifikazio nazionala, Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak antolatuta.
Kategoria, adin eta federazio desberdinetako 25 kirolarik hartu zuten parte teknifikazioan:
- FCEH - 5
- FADI (Andalucía) - 1
- FMDI - 1
- NKEF-FVDI - 5
- FDICV - 5
- FNDI-NKNF - 8
Jordi Lafargak (La Nevera), Esther Iruretagoyenak (Dreams Madrid) zuzendu zuten teknifikazioa, eta Cristina Undinaren (Club Hielo Huarte) laguntza izan zuten.
Teknifikazioa arrakasta handia izan zen, bai praktiketan, bai antolakuntzan.