Urteko lehen astean, Nafarroako Biathloi taldeak kontzentrazioa egin du Candanchuko estazioan.
Bost egun gogorretan, biathloiko gazteek saio bikoitza egin dute goiz eta arratsaldeko entrenamenduekin elurretan, teknika hobetzeko bideo ikusketekin batera.
Azken jardunaldian elurretan test bat egin zuten hurrengo lehiaketei begira.