Espainiako Neguko Kirolen Errege Federazioak (ENKEF ) otsailaren 4tik 20ra izango den Beijing 2022ko Joko Olinpikoetan lehiatzeko sailkapena lortu duten kirolarien zerrenda argitaratu du.
Hauen artean, besteak beste, Adur Etxezarreta Rezola nafarra izango da.
Nafarroako eskiatzailearen egutegia hilaren 3an hasiko da, jaitsiera-entrenamenduekin. Entrenamendu horiek hilaren 5era arte luzatuko dira; ondoren, igandean, hilak 6, jaitsiera-modalitateko lehiaketan hasiko da, eta bi egun geroago (asteartea 8) supererraldoiari ekingo dio.
Estatuko taldea kirolari hauek osatzen dute:
• Queralt Castellet: Snowboard
• Lucas Eguibar: Snowboard
• Thibaut Magnin: Freeski
• Javier Lliso: Freeski
• Nuria Pau: Ipar-Eskia
• Quim Salarich: Ipar-Eskia
• Imanol Rojo: Iraupen-eskia
• Jaume Pueyo: Iraupen-eskia