Baltasar Gallardo González Nafarroako “musher”-ak Polardistans lasterketan parte hartuko du. Lasterketa Suediako Särna herrian izango da, otsailaren 26tik martxoaren 6ra, eta Trineoko Txakurren Nazioarteko Federazioaren (IFFS) Distantzia Luzeko Munduko Txapelketarako balioko du.
Proba hau “Non – Stop” formatuan egiten da, lau eta sei orduko bi atsedenaldiekin, eta, horien artean, 85,125 eta 85 kilometroko hiru tirada. Atsedenaldi horiek barne, lasterketaren iraupena 30 eta 36 ordu bitartekoa izaten da.
Baltasar izango da lasterketa horretan parte hartzen duen espainiar kirolari bakarra. Bere kategorian, 12 Siberian Husky gidatuko ditu 300 kilometroko distantzian (Munduko Txapelketarako balio duen bakarra), eta bost herrialdetako hamar parte-hartzailek hartuko dute parte.
Nafarrak “autosufizientziaz” amaitu behar du proba, eta proba osatzeko behar duen guztia eraman behar du bere baitan, lasterketak irauten duen bitartean zakurren eremutik atera gabe eta laguntzaileekin kontakturik izan gabe, eta are gutxiago laguntza-ibilgailura joanda.