Otsailaren 5eko eta 6ko asteburuan, Baqueira Bereteko Kataluniako Eski Estazioan, Iberdrola Koparen III. Fasea eta Sprint eta Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketak egin ziren. Proba horietan, Uharte Ski, Irrintzi Ski etaPirineos del Roncal taldetako nafar eskiatzaileek parte hartu zuten.
Lander Martín Hernández eta Irati Cuadrado Noain, biak Irrintzi Ski Klubekoak, Sprint Absolutuko Txapelketan irabazi zuten beren kategorietan. Gainera, Cyntia Martínez Iberok, baita Irrintzi Ski taldekoa ere, brontzezko domina lortu zuen emakumezkoen proban.
Hurrengo egunean, Distantzia Luzeko proban, Iratik eta Cynthiak berriro erakutsi zuten forma-egoera handia, bigarren eta hirugarren postuetan bukatuz hurrenez-hurren.
Gizonezkoen proban, laugarren postuan amaitu zen Lander Martínek.
Gainera, Unai Sanz Vallesek (Uharte) seigarren amaitu zuen eta Unai Palacios Llorensek (Irrintzi) bederatzigarren amaitu zuen.