Manex Salsamendi Silvak Neguko Joko Olinpikoetako hirugarren proban parte hartu du. Brasilgo eskiatzaile nafarrak gaur goizean egin du Estilo Klasikoko 15 kilometroko proba, Zhangjiakouko Iraupen-eskiko Zentro Nazionalean.
Erronkariko eskiatzailea ez du izan zorte handirik eta 90. postuan amaitu du. Helmugan 50 minutu, 35 segundo eta 1 ehunen eman ditu.
Lasterketa 7509 metroko zirkuitu batean egin da, eta lehiakideek bi buelta eman dizkiote. Gehienez ere 44 metroko igoera egin dute, 293 metroko “aldapan gorako” ibilbiderako.
Beste aukera bat oraindik
Manexen lana ez da amaitu oraindik, nafar-brasildar fondista datorren larunbatean, otsailaren 19an, Estilo Libreko 50 kilometroak jokatuko baititu Irteera Masiboarekin.
Orain arte, Salsamendik beste bi probatan parte hartu ditu: skiatloian, amaitu ezin izan zuena eta Esprint Estilo Librean, sailkapen txandak pasatu ez zituenak.
Iturria: DN
Argazkia: Navarra.com