Iker Ozkoidi García musher nafarrak irabazi zuen Distantzia Ertaineko modalitatean, IFSSk (Trineoko Txakurren Nazioarteko Federazioa) antolatutako txapelketan. Txapelketa hori larunbatean egin zen, Norvegiako Gasbu Skistadion-en.
Nafarroako canikrosseko eta Nafarroako Neguko Kirolen Federazioko kirolariak ordubete, 39 segundo eta 39 ehunen eman zituen probaren 43 kilometroak kitatzeko.