DEPORTES DE INVIERNO Hace 4 años

Lau nafar Biathloiko Espainiako Txapelketan

Lau nafar Biathloiko Espainiako Txapelketan

Aragoiko Neguko Kirolen Federazioak, Espainiako Federazioarekin batera, otsailaren 12an eta 13an Candanchun egingo diren Espainiako Biathloi Txapelketak antolatuko ditu.

Azken egunetako elurteen ondoren, zirkuitua oso egoera onean dago besteak beste, Biahtloi Sprint eta Biathloi Pursuit (jazarpena) modalitateak hartzeko. Aurreikuspenen arabera, 24 bioatletak (8 emakume eta 16 gizon) parte hartuko dute Madrilgo, Aragoi eta Nafarroako Erkidegoen ordezkari gisa.

Nafarroako lau ordezkari

Nafarroako ordezkariak hauek izango dira: Peru Esteban eta Nahia Iturria nafar txapeldunak, Henar Etxeberria eta Haizea Etxeberria.

Lehiaketaren programa.

• Ostirala, hilak 11

Entrenamendu ofizialak Candanchuko Spainsnow Biatloiko Stadiumean.

• Larunbata, hilak 12

Asteburuko lehen txapelketa izango da, Sprint-a. Emakumeek 7,5 km-ko zirkuitua egingo dute, eta gizonek 10 km-koa. Banan-banan, dortsal-ordenan aterako dira.

• Igandea, hilak 13

Pursuiteko proba (jazarpena) egingo da, esprint-probaren irabazlea jazartzeko. Irteten den lehena esprintaren aurreko probaren irabazlea da, eta jarraian, beste lasterkariak irtengo dira, esprintaren aurreko proban lortutako markaren araberako denbora-tarteen arabera. Emakumezkoen proba 10 kilometrokoa da eta gizonezkoen proba 12,5ekoa.

Lau txanda egingo dira tiro-zelaian (bost tiro). Huts egindako tiro bakoitzak 150 metroko aparteko ibilbidea egitera behartzen du, eta bi kategorietan helmuga gurutzatzen duen lehena irabaziko du.