Uharte Izotz klubaren hockey senior taldea estreinatu zen etxean Txuri Urdin talde donostiarraren kontra.
Nahiz eta atsedenaldira 0-1 galtzen joan, bigarren zatian uhartearrak entxufatuak atera ziren eta buelta eman zioten azkar markagailuari: 3-1.
Azkenik, partida 4-3 amaitu zen, eta une oro lehia handiko partida entretenigarria izan zen Uharteko Izotz Jauregira joan zen publikoarentzat.
Javier Casaus "Javichi" teknikaria nafarren aulkian estreinatu zen ezin hobeto denboraldiko lehen garaipena lortuz etxean.