Joan den igandean, urriaren 30ean, Rollerskiko Nafarroako Kirol Jokoen Lehen Jardunaldia egin zen, non Nafarroako eta Aragoiko klubetako hogei bat lasterkarik parte hartu zuten.
Irrintzi Ski Klubak eta Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak antolatutako lasterketa estilo klasikoan egin zen, kategoria bakoitzaren arabera distantzia desberdinekin. 16 urtez azpikoek 6,6 kilometro egin zituzten, eta 14 urtez azpikoek eta 12 urtez azpikoek 2.2 kilometro egin zituzten.
Ibai Letona Garaikoetxea (Irrintzi Ski) eta Maddalen Ruiz de Galarreta Torres (Ski Club Aspe) izan ziren azkarrenak 16 urtez azpikoen lasterketan.
14 urtez azpikoen artean, June Ruiz de Galarreta Torresek, nesken arteko garaipena lortu zuen. Gizonezkoen aldean, Izei Irigoyen Garro (Erronkariko Pirinioak) izan zen irabazlea.
Amaitzeko, Uharte Skiren Oihan Capel Gastónek eta Iradi Elvira Díazek (Irrintzi Ski) 12 urtez azpikoen norgehiagokan banatu zituzten garaipenak.
Erantsitako dokumentuan sailkapenak osorik kontsulta ditzakezu.