Azaroaren 17an (osteguna), 10:00etatik aurrera, Kirola eta Emakumeak V. Biltzarra egingo da Iruñeko Kirolaren Etxean, SER kateak antolatuta, Nafarroako Kirolaren Institutuarekin elkarlanean.
Aurten, belauneko lesioek emakume kirolariengan duten eragin berezian jarriko du arreta biltzarrak. Mahai gainean datuak, horiek saihesteko gakoak, espezialistekin berreskuratzeko aholkuak eta kasu praktikoak jarriko dira.
Izen-emateak doakoak dira eta esteka honetan egin ditzakezu:
https://bit.ly/3DWcp0V
Informazio gehiagorako:
https://bit.ly/3G3SxeP