Lander Martín Hernández eta Irati Cuadrado Noain, biak Irrintzi Ski klubekoak, joan den asteburuan Alpen Cup-eko bi probatan parte hartu zuten, Alemaniako Oberstdorf udalerrian.
Nazioarteko Eski Federazioaren (FIS) Nazioarteko Rankingerako puntuagarri diren probak,Proba Luzean (20 kilometro) eta Sprintean (1,2 kilometro) banatu ziren.
Lehenengoan, Iratik 28. postuan amaitu zuen 1:01:37.1 denborarekin; Landerrek, berriz, 53. postuan amaitu zuen, eta 55:46.0 erregistroa sinatu zuen.
Amaitzeko, esprintean , Iratik 44. postuan amaitu zuen eta Landerrek 55. postuan.
Esteka honetan ikusi daitezke emaitza guztiak.
https://bit.ly/3GV3cIM