DEPORTES DE INVIERNO Hace 3 años

Nafarroako Federazioaren biathleta berriak lehiaketan estreinatu dira

Nafarroako Federazioaren biathleta berriak lehiaketan estreinatu dira

Joan den asteburuan Candanchun jokatu ziren Aragoiko Biatloi Txapelketak, diziplina horretako Nafarroako Txapelketetarako balio zutenak. Mikel Portillo eta Irati Larramendi eskiatzaileek eta Peru Esteban Nafarroako Neguko Kirol Federazioko Biathloiko teknikariak ordezkatu zuten Foru Komunitatea.

Hamasei urte bete berri zituztela, Club Esquí Huarte taldeko, Irati Larramendi eta Mikel Portillo kirolariak 22 eta 50 metro bitarteko kalibreko karabinekin jaurtitzen hasi ziren, orain arte hamarrera baino ezin baitzuten egin, aire konprimituko karabinekin.

Arma berri horiekin bi entrenamendu-saio bakarrik eginda, beste entrenamendu bat balitz bezala egin zioten aurre txapelketa horiei, presiorik gabe eta esperientzia horretatik ahalik eta gehien ikasten saiatuz.

Meteorologia konplexua

Gainera, pistan eman zuen eguraldia ez zen erraza izan. Larunbatean, laino biziarekin eta zero azpiko 10 graduko tenperaturarekin, gizonezkoen kategorian 15 kilometroko eta emakumezkoen kategorian 12,5 kilometroko banakako lasterketari aurre egin behar izan zioten, lau tiradarekin (etzanda - zutik – etzanda).

Eta igandean ez zen asko hobetu egoera; izan ere, laino itxia zela eta, atzeratu egin behar izan zen Supersprinteko txanden hasiera, 1.500 metroko hiru txandatan, etzanda eta zutik jarrita, bai gizonentzat bai emakumeentzat.

Lehiaketa horien ondoren, Nafarroako biatleta gazteek ilusioz prestatzen jarraitzen dute helmuga berriari aurre egiteko: martxoaren lehen asteburuan agertoki horretan jokatuko diren Espainiako Biatloi Txapelketak.

Erantsitako dokumentuetan ikus ditzakezu sailkapenak.

📄 Documentos relacionados