Otsailaren 25ean eta 26an, Izotz gaineko Irristaketa Artistikoko Gipuzkoako Txapelketa egin da Donostiako Txuriberri izotz-pistan, Ipar Ligako fase puntuagarrietako batean. Eskola-adinekoen topaketa egin da, eta Kosner Club Hielo Huartek 11 ordezkari izan ditu Cristina Udina entrenatzaileak lagunduta.
Igandean, hilak 26, A kategoria autonomikoan lehiatu ziren Kosner taldeko 9 patinatzaile. B kategoria autonomikoan beste 9 hartu zuten parte, Amaia Bernal entrenatzailearekin batera.
Autonomia Erkidegoetako B kategoriako ligaren hurrengo fasea Uharteko Izotz Pistan izango da martxoaren 5ean, eta Ikasleen Topaketa martxoaren 12an. Biek dute sarrera dohainik.
Nabarmendu behar da Julia Cárdenasek emaitza onak izan dituela Kimu B kategorian hirugarren postua lortu duelako, Daniela Casellasek bigarren postua lortu duelako Haurrak B kategorian, Nora Tolosak lehen postua lortu duelako eta Miren Herrerok bigarren postua lortu duelako Junior B kategorian; Aroa Sanzek lehen postua lortu duelako Helduak B kategorian, Alba Regaladok bigarren postua lortu du, eta Aroa Goldárazek, hirugarren postua lortu duelako Junior A kategorian, Iera Garbisuk bigarren postua lortu du, Intermediate Novice A kategorian.
Basic Novice-ko autonomiko A kategoriako ordezkaritza Nafarra, Alaia Iruretagoyena eta Paula Chian izan ziren. Intermediate Novice-n Irati Goldáraz eta Iera Garbisu, Junior kategorian Aroa Goldaraz, Estibaliz Arraiza, Alba Regalado, Naira Reven eta Anne Tellechea.
Autononiko B kimuen kategorian Elena González, Laura Iriarte, Anne Corbillon, Julia Cárdenas parte hartu zuten. Haurren kategorian Daniela Casellas, Uxue Alcuaz, Junior kategorian Nora Tolosa eta Miren Herrero eta Helduetan Aroa Sanz.
Eskola-adinakoetan honakoak izan ziren: Benjaminetan Aitor Morales eta Irene Aranguren, Kimuetan Valeria Fernández, Sandra Glaría, Kenia Bienzobas, Maitane Gil, Alysa Bonilla, Haurretan Saioa Egea, Lucía Ezkurra, Oihane Ventosa eta Nerea Erviti.