Martxoaren 11ko eta 12ko asteburuan, Larra Belaguako pistetan, Espainiako Iraupen-eskiko FIS -Koparen lehen fasea eta Nafarroako Kirol Jokoetarako baliagarria den Euskadiko eta Nafarroako iraupen-eskiko txapelketen bigarren fasea egingo dira.
Neguko Kirolen Euskal eta Nafarroako Federazioek antolatutako proba honetan, kategoria guztiek hartuko dute parte:
• Absolutua
• Máster 2 (M2)
• Máster 1 (M1)
• Senior (SNR)
• 20 urtez azpikoak
• 18 urtez azpikoak
• 16 urtez azpikoak
• 14 urtez azpikoak
• 12 urtez azpikoak
• 10 urtez azpikoak
Lehiaketa larunbatean, hilak 11, hasiko da, 10:00etatik aurrera, Banakako Esprint Tekniko Librea modalitatean egingo den lasterketarekin. Eskiatzaileek 1.2 kilometro egin beharko dituzte (Master, Senior, U20, U18, U16), eta 500 metro 14 urtez azpikoek, 12 urtez azpikoek eta 10 urtez azpikoek.
Igandeko jardunaldian eta 10:00etan hasita, teknika libreko distantziaren proba eginen da, banakako irteera kronometratua duena. Oraingo honetan, hauek dira ibilbideak:
• 10 kilometro: M2 - M1 – SNR - 20 urtez azpikoak eta 18 urtez azpikoak
• 5 kilometro: 16 urtez azpikoak eta14 urtez azpikoak
• 2.5 kilometro:12 urtez azpikoak eta 10 urtez azpikoak.
Erantsitako dokumentuan duzu informazio guztia.