DEPORTES DE INVIERNO Hace 2 años

Nafarroako selekzioak martxan jarri dira

Nafarroako Foru Komunitateko 1. saria - Izotz-hockeya

Nafarroako selekzioak martxan jarri dira
Nafarroako Foru Komunitateko 1. saria - Izotz-hockeya

Datorren larunbatean, maiatzaren 13an, gertakari historiko bat izango da Nafarroako izotz-hockeyarentzat; izan ere, Uharteko Izotz Jauregian, 21:30etik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko 1. Txapelketako partida jokatuko da Nafarroako eta Aragoiko emakumezkoen selekzio absolutuen artean.

Esan bezala, ekitaldi hau historikoa izango da, Nafarroako selekzio absolutu bat lehiatuko baita lehenbiziko aldiz.

Topaketa horren berri emateko, maiatzaren 11n (osteguna), 12:00etan, prentsaurrekoa egingo da Kirolaren Etxean.

Aurkezpenean izango dira Miguel Ángel Pozueta Uribe – Echeverría, Nafarroako Kirolaren Institutuko (IND) zuzendari kudeatzailea; Juan Tomás Apezetxea Aizpuru, INDeko Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Ataleko burua, Jose Luis Potoc Morales, Nafarroako Neguko Kirolen Federazioko lehendakariordea; Edorta Beltzunegui López, Uharteko Udala; Unai San Miguel, Club Hielo Huarte taldeko lehendakaria; Ramiro Remesar Torrón, Nafarroako taldearen entrenatzailea; eta Cecilia López, haren kapitaina.