DEPORTES DE INVIERNO Hace 2 años

Irati Cuadradok Espainiako Rollerski Txapelketa irabazi du

Irati Cuadradok Espainiako Rollerski Txapelketa irabazi du

• Domina horretaz gain, Nafarroako eskiatzaileek beste bi lortu zituzten.

Pasa den larunbatean Candanchun izan zen Espainiako Txapelketa, Teknika Libreko Sprint modalitatean. Bertan, Uharte Ski,  Pirineos de Roncal eta Irrintzi Ski klubetako hamasei kirolari nafarrek (11 mutil eta 5 neska) parte hartu zuten.

Hain zuzen ere, Irrintzitik iritsi zen eguneko garaipen nabarmenena, Irati Cuadrado Noain emakumezkoen kategoria absolutuan garaile atera baitzen, iaz Jacan egin zuen bezala.

Burlatakoa, Club d,Esquí Nordic L, Arp, Nuria Ruiz Guiralt eta Berta Guitart Fornells, bigarren eta hirugarren sailkatuen aurretik sartu zen helmugan.

Proba horretan bertan, Cynthia Martínez Ibero (Irrintzi Ski) zazpigarrena izan zen, eta horrek eman zion Espainia Masterreko txapeldunaren titulua.

Bi podio gehiago

Horiez gain, Nafarroako ordezkaritzak beste bi sari ere jaso zituen, lehena Ibai Letona Garaikoetxearen eskutik (Irrintzi), bigarrena izan zen 16 urtez azpikoen kategorian, Jaime Pastor Sesé aragoiarrak bakarrik gainditu baitzuen. Hirugarren Aragoiko beste lehiakide bat izan zen, Adrián Lanau Escolano, eta laugarren postuan Aitor Maeztu Purti (Irrintzi) iritsi zen.

Eta azken domina Jesús Beltrán de Lubiano González (Uharte Ski) beteranoarena izan zen, talde militarreko Sergio Gimeno Blasen atzetik, 2. Masterreko kategorian.