• Espainiako Federazioak iragarri zuen datorre urteko txapelketa Belagoan izango dela
Abenduaren 18tik 19ra bitartean, desgaitasun-intelektuala duten pertsonentzako Ipar Eskiko Espainiako Txapelketa egin zen Benasquen (Huesca) dagoen Los Llanos del Hospital estazioan. FEDDIk antolatu zuen, eta ANFAS eta El Molino klubetako zazpi kirolari nafarrek hartu zuten parte, lau mutil eta hiru neska.
Guztiek emanaldi bikaina osatu zuten, bai bakarkako probetan eta baita binakakoan ere: hamabitan igo ziren podiumera, eta horietako bostek maila altuena hartu zuten.
Lehen jardunaldian, Sprint modalitateko probetarako erreserbatu zen lehiaketa, eta sari handienak eskiatzaile nafarrek jaso zituzten, zortzi podiumekin.
Gizonezkoen Banakako Sprint
• Rubén Pascual (El Molino): Bigarren sailkatua
• Alberto Fernández (El Molino): Laugarren sailkatua
• Iosu Pitillas (El Molino): Bosgarren sailkatua
Gizonezkoen Sprint Egokitua
• Daniel Muñoz (El Molino): Lehen sailkatua
Emakumezkoen Sprint Egokitua
• Saioa Iturri (Anfas): Lehen sailkatua
• Mila Barricarte (El Molino): Bigarren sailkatua
Kirol Abilezien Sprint Mistoa
• Esther Satrustegui (El Molino): Neskeen lehen sailkatua eta laugarren sailkapen nagusian.
Gizonezkoen Errelebo Sprint Lehiaketa
• Alberto Fernández eta Rubén Pascual (El Molino): Lehen sailkatuak
• Iosu Pitillas eta Daniel Muñoz (El Molino): Bigarren sailkatuak
Sprint Lehiaketa eta Egokitutako Mistoa
• Saioa Iturri eta Alberto Fernández (Anfas/El Molino): Lehen sailkatuak
• Mila Barricarte eta Rubén Pascual (El Molino): Bigarren sailkatuak
Hurrengo egunean, iraupen-eskiko modalitatearen txanda izan zen. Modalitate gogorrena zen, eta baldintza ezin hobeak zituen praktikatzeko.
Talde nafarrak bezperan erakutsitako bide onetik jarraitu zuen eta lau metal berri gehitu zizkion palmaresari:
Gizonezkoen Iraupen Eskiko Klasikoa
• Rubén Pascual (El Molino): Bigarren sailkatua
• Alberto Fernández (El Molino): Laugarren sailkatua
• Iosu Pitillas (El Molino): Bosgarren sailkatua
Gizonezkoen Iraupen Eskiko Klasiko Egokitua
• Daniel Muñoz (El Molino): Lehen sailkatua
Emakumezkoen Iraupen Eskiko Klasiko Egokitua
• Saioa Iturri (ANFAS): Lehen sailkatua
• Mila Barricarte (El Molino): Bigarren sailkatua
Iraupen Eskiko Klasikoko Kirol Abilezien Mistoa
• Esther Satrústegui (El Molino): Laugarren sailkatua
Egindako lan bikainaz eta lortutako dominez gain, Nafarroako ordezkaritzak beste albiste on bat jaso zuen, Adimen-Desgaitasuna duten Pertsonentzako Kirolen Espainiako Federazioak (FEDDI) Benasquen bertan erabaki baitzuen Espainiako Txapelketaren hurrengo edizioa Belagoako pistetan egitea.