Carlota Badorreyk, Uharte Izotz Kosner Taldeko eta 18 urtez azpiko Emakumezkoen Izotz Hockeyko selekzioko atezainak, Ohorezko Aipamena jaso du CSD - Carrera Dual sarietan, Estatuko kirolari gazteen kirol eta ikasketa meritu bikoitza aitortzen dutenak.
Kirol Kontseilu Gorenak urtero banatzen ditu CSD - Carrera Dual sariak, kirol-karrera eta prestakuntza akademikoa uztartzeak eskola- eta unibertsitate-mailan dakarren ahalegina baloratzeko.
Jokalari uhartearrak aipamen hori lortu du Eskola Mailan eta Pozuelo Igeriketa Klubeko igerilari Anastasiya Dmytrivek irabazi zuen sari nagusia.
Carlotaz gain, Esther Fuerte (arrauna) eta Daniela Suarez (igeriketa artistikoa) ere aipatu zituzten.
Beste aldetik, Unibertsitateko kirolarientzako CSD - Carrera Dual saria, Sabadelleko igerilari Oscar Salguerori eman zioten; ohorezko aipamenak jaso zituzten Héctor Díez patinatzaileak, Tania Álvarez piraguistak eta Marta García Rincón halterofiloak.