DEPORTES DE INVIERNO Hace 6 meses

Kosner Uharte Izotz Taldea, martxan

Kosner Uharte Izotz Taldea, martxan

• Aurten ez du gizonezkoen senior talderik aterako Liga Iberikoan

• Emakumezkoena eta beheko kategoriak, proiektuaren giltzarria

Abuztuaren erdialdean hasi zen aurredenboraldia senior mailako neskentzat eta 18 urtez azpikoentzat, baina orain hasi dira izotz gaineko entrenamenduak, lehiaketaren hasierara ahalik eta ondoen iristeko.

Joan den ostiralean, hilak 12, Uharteko pistaren lehen entrenamendua egin zen, Uharteko Udalak martxan jarri zuelako. Aste honetan hainbat entrenamendu intentsibo egingo dituzte txapelketa ofiziala hasi aurretik.

“Izotza apurtzen” (erredundantzia den arren) lehena 18 urtez azpiko taldea izango da datorren larunbatean, irailaren 20an, Barça Gel etxean hartuko duelarik, maila honetako liga nazionaleko partida batean.

Ondoren, 15 urtez azpikoen taldea irailaren 27an eta 28an Donostian jokatuko duen Euskal Kopa estreinatuko da eta senior mailako neskena Gasteizko Tartalo Izotz Talde osatu berriaren aurka, urriaren 4an eta 5ean partidak jokatuz.

Mutilen senior taldea ez da atera

Zerrenda honetan atentzioa ematen du senior kategoriako mutilen taldea ez egotea, izan ere, denboraldi honetan Kosner Uharte Izotz Taldeak ez du maila honetako ordezkaririk aterako Liga Iberikoan -LNHH.

Erabaki hori geldialdi bat besterik ez da kategoria gorenean parte hartzeko orduan, eta hainbat kirol- eta egitura-faktorerengatik erabaki da.

Lehen taldeko entrenatzaileak, Javier Casausek, agur esan zion klubari bere sare sozialen bidez eta, bestalde, jokalari batzuek talde berriak aurkitu dituzte.

Austin Wheelan Kanadako aurrelaria fitxatu du Frantziako Besançonek, beste hiru jokalari Jaca Izotz Klubera itzuli dira, eta taldeko beste kide batzuek Gasteizera itzultzeko asmoa dute.

Nahiz eta gizonezkoen maila absolutuan parentesi hori egon, Nafarroako klubak etorkizunean Espainiako izotz hockeyko maila gorenean lehiatzeko asmo sendoa mantentzen du.

Promozioaren aldeko apostua

Gizonezkoen talderik ez dagoenez, emakumezkoen taldearen eta beheko kategorien aldeko asputua egingo da, kirol hau sustatzearen aldekoa.

Ildo horretan, Kosner Uharte Izotz Taldeak 13 utez azpiko kategoriako I. Pinguino Txapelketa antolatuko du. Urriaren 11ko eta 12ko asteburuan jokatuko da, eta Espainiako talde guztietako 120 kirolari baino gehiago aritzea espero da.

Txapelketak, Uharteko Udalaren laguntza duenak, izaera ez lehiakorra du, non inork ez duen irabazten edo galtzen.

Unai San Miguel Uharte Izotz Taldeko presidenteak zioenez, “horrelako txapelketen filosofia da kirola modu osasuntsuan sustatzea, kirolari guztiek kiroltasunez, errespetuz eta talde-lanean jokatzea, ikastea eta ondo pasatzea”.

“Gainera – amaitu zuen San Miguelek – aukera paregabea da Kosner Uharte Izotz Taldeko harrobia panorama nazionalean kokatzeko eta pista beste kirolari eta talde askorekin partekatzeko”.