Urriaren 27tik 31ra bitartean, Munduko Patinaje Inklusibo Txapelketa egingo da Londresko Lee Valley Ice Centre aretoan. Bertan, Lola Bronte Casamayor eta Iera Garbisu Larrea nafar kirolariek hartuko dute parte, Espainiako Izotz Kirolen Federazioaren ordezkari gisa.
Biak pistara aterako dira asteartean, urriaren 28an, Free Skating Level 3 kategorian dagoen Lola eta Free Skating Level 7 kategorian dagoen Iera.
Bata zein bestea ilusioz beterik daude lehiaketa honekin, eta itxaropentsu daude aurreko edizioko sentsazio onak errepikatzeko, hau ere Ingalaterran jokatutakoa, non Ierak urrezko domina jantzi zuen eta Lolak zilarrezkoa.