• Erronkariko Pirinioak Taldeko fondistak 2026ko Milan-Cortina d,Ampezzoko hitzorduan parte hartzeko pauso batera dago.
• Oraingoan, esprint-probetan zentratuko da
Aurreko Pekingo Jokoetan Brasilgo selekzioaren koloreak defendatzen parte hartu zuen bere nazionalitate bikoitzari esker eta Erronkariko Pirinioak taldeko eskiatzailea Manex Salsamendi Silvak hitzordu olinpiko batera itzuli nahi du.
Manex Neguko Joku Olinpikoetan parte hartu zuen lehen kirolari nafarra izan zen, eta, orain, Neguko XXV. Joku Olinpikoetarako sailkaketa lortzear dago. Joko horiek 2026ko otsailaren 6tik 22ra izango dira, Milan eta Cortina d,Ampezzo hiri italiarretan.
Salsamendi, denboraldi honetan batez ere Sprint probetan lehiatzen ari dena, Suitzako herri horretan abenduaren 13 eta 14ko asteburuan jokatu zen Davoseko Munduko Kopako proban parte hartu berri du.