Uharte Kosner Izotz Taldea Eguberrietako jaien ostean bueltan da lehiara, eta joan den asteburuan 15 urtez azpiko taldea itzuli zen Uharte Izotz Jauregira.
Konpromiso zaila zuen tipulin konbinatuak, La Nevera Majadahonda hartzen baitzuen, taldeko liderra eta oraindik porrotaren zapore mikatza dastatu ez duena.
Madrildarrek garaipena lortu zuten (0/14), etxeko taldeak indartsu borrokatu arren, ezin izan baitie aurre egin.
Honekin batera bidaltzen dizugun dokumentuan Uharte Kosner Izotz Taldeko hiru taldeen sailkapenak dituzu.