DEPORTES DE INVIERNO Hace 4 meses

Curling-a sustatzeko jardunaldia

Curling-a sustatzeko jardunaldia

Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak Curling-a sustatzeko jardunaldi bat antolatu du datorren larunbaterako, kirol berezi hau ezagutzeko interesa duen ororentzat.

Esan bezala, jardunaldia apirilaren 18an izango da, larunbata, 14:00etatik 16:15era, Uharteko Izotz Jauregian, eta plazak mugatuak dira.

Anima zaitez eta ez galdu aukera hau Neguko Olinpiar Jokoetan gehien jarraitu den modalitateetako bat ezagutzeko.

Informazioa eta izen-emateak: hielo@fndi.es