Urriaren azken asteburuan Nafarroako Federazioak eta Nafarroako Espeleo Laguntzak (NEL) elkarrekin istripu kasuetako lehenengo laguntzaileei buruzko ikastaroa antolatu zuten federatutako espeleologo guztiei zuzenduta.
Bi eguneko ikastaroa izan zen. Larunbatean Altsasuko Gure Etxea udal gelan goizeko 10.etatik hasi zen lehendabiziko jardunaldia. Diego Dulantok protagonizatu zuen lehenengo hitzaldia bi gai nagusitaz hitz eginez: arriskuaren kudeaketa eta istripuetako estadistikak. Ondoren, David Díazek istripu prebentziotaz mintzatu zuen. Lehenengo atsedena egin baino lehen, berriro Dulantok hitza hartu zuen bi orduko hitzaldi batean heriotza kauzetaz eta espeleo sorospenari buruzko hausnarketaz hitz egiteko. Azkenik, berak istripu kasuetako bizitako esperientziak eta sorbalda berriz nola kokatu istripu egoeran azaldu zuen.
Arratsaldean, Javi Morenok istripu kasuetako lehenengo laguntzaileen sorospenetaz hitz egin zuen, ondoren, istripuen gai juridikoak eta erantzun-zibiletakoak aipatzeko. Iñaki Latasak bere partez, puntu beroak nola muntatu, material onenak zeintzuk diren eta istripu kasuan zer eraman behar den sakan azaldu zuen laguntza jaso arte, zaurituari sorospena eskaintzeko. Lehenengo jardunaldi hau 20:30ean amaitu zen.
Igande goizean, gozaria aprobetxatu zen inmobilizazio teknikak birpasatzeko eta koba batetik zairitua nola atera eta esku-ohe bat soka batekin nola muntatu adierazteko. Jarraian, Urbasa mendiko Noriturri kobara joan ziren hiru taldez Iñaki Latasarekin puntu beroak nola egin ikasteko, Ibairekin RCP-eko eta lehen laguntzako teknikak birpasatzeko eta zaurituaren inmobilizazioa Javi Morenorekin praktikatzeko. Azkenik, istripu-simulazio baten bitartez, gauza guztiak birpasatu zituzten Nafarroako Espeleo Laguntzako Jotas, David Ruiz eta Iñigo Barbarin laguntzarekin.
Ikastaroa bazkaria ospatuz eta ondoren NEL-eko egoerataz eta elkartekideen motibazioetaz solasten amaitu zen arratsaldeko zazpiak aldera.