Martxoaren 17 eta 18ko asteburuan Euskadi eta Nafarroako espeleo laguntza taldeetako berrogeita hamar espeleologo inguruk leizeetan istripu kasuan beharrezkoak diren maniobrak praktikatu zituzten. Maniobra hauek erreskate-taldea agertu baino lehen egin behar dira SISA (Suspendido inerte Sobre Arnés) sindromea saihesteko.
Sindrome honek gogorarazten du pertsona bat ezin dela zintzilkatuta egon 5 minutu baino gehiago osasun arazoak sortu ditzakelako.
Horregatik, istripua pairatu duenaren lagunak adi egon eta arin aritu behar dira lehen sorospenak emateko, kolpatua babesteko eta toki seguru batera eramateko asistentziak iritsi arte.
Honetaz gain, ikastaroko partaideek beste espeleo laguntzako maniobrak ere entseatu zituzten. Tirolinen arteko ohatilaren lekualdatzea, lehenengo sorospenak eta RCP, besteak beste.