Datorren larunbatean 24an, Akelar Espeleologia Taldea Troskaetako Kobara joango da. Ataunen dagoen haitzuloa Gipuzkoako mitikoenetariko bat da. 1000 metroko garapena eta 75 metroko desnibela ditu.
Hainbat galeria ditu eta bi ibilbide egin daitezke eta biak La Laguna Deseada-n amaitzen dira, kobako bukaera.
Erraz-Erdiko zailtasuna du eta espeleo material guztia beharrezkoa da. Ezinbestekoa da federatua izatea irteeran parte hartzeko eta elkarguneak honako hauek izango dira:
• Aizoaineko Aralar Gasolindegian 9:00etan
• Atauneko Trosketa Taberna (Eibarrena auzoa) 10:00etan
Parte hartu nahi izanez gero, eskatzen da posta elektroniko bat bidaltzea konfirmatzeko.