Datorren larunbatean, hilak 21, Akelar Espeleologia Taldeak eta Federazioak antolatutako irteeraren aukera bikoitza partehartzaileen kopuruaren arabera, baita haien gogoaren arabera ere.
Arraztoko Zulora joatea aukera bat izango da, eta bestea, Kobetako Leizeara. Lehenengo tokia Arnoko Karsten dago, eta bigarrena, Kilmonetik gertu. Hala ere, bien arteko distantzia txikia da.
Arraztoko Zuloa:
150 metroko desnibela eta 1500 metroko garapena ditu. Honetaz gain, hainbat putzu txikiak eta izen xarmagarriak dituzten galeria asko dauzka ere bai. Alegia,
Lago del Murmullo, Pozo de los Deseos edo Sala de los Monolitos, besteak beste. Toki hauetatik pasa eta gero, pasabide dotore bat aurkituko dugu.
Kobetako Leizea:
Bere sarrera bertikalagoa eta kirolekoagoa da, lau putzu jarraian ditu, -100 metroko kotara darama, eta handik, 1200 metroko galeriak ditu. Azkenik, "Los Gigantes"-era iristea saiatuko da.
• Zailtasuna: Tartekoa-Zaila.
• Beharrezkoa Federatua izatea, espeleologiako material guztia izatea eta bertikalean aurreratzen jakitea.
• Topaguneak:
• Berriozar-Aizoaingo Aralar gasolindegian goizeko 9etan
• Mendaron 10:30ean--> Mendarozabal Kalea, Gipuzkoa: https://goo.gl/maps/dv1d2BPWeWD2