Akelar Espeleologia Taldea eta Nafarroako Espeleologia Federazioa Gipuzkoako Iziar herrira joango dira Aixako Zuloan sartzeko. Dolina polit baten barruan dago zulo hau.
Sarreran bi pisu daude eta 14 kilometroko galeriak dituzte. Uraren kondizioek baimenduz gero, ibaiatik ibiliko da ibilbide izugarria baita.
Neoprenoa erabiliko ez den arren, txapinak beharrezkoak izango dira.
Zailtasun tarteko-altua denez, espelologiako material guztia beharrezkoa izango da, soketatik ibiltzen jakin beharko da, baita espeleologian federatua izatea ere.
Elkargunea: Aizoain-Berriozarko Aralar gasolindegian 9etan eta 10:30ean Itziar zonaldean.
Etortzea konfirmatzeko, elkarguneak adosteko edota informazio gehiagorako, geakelar@gmail.com posta elektronikora idatzi.