Denboraldiro bezala, Nafarroako Espeleologia Federazioko Espeleo-laguntza Taldeak simulazio praktika egin zuen joandako maiatzak 18 (larunbata).
Ariketa honetan, gezurrezko zauritu bat atera zen esku-ohean Txaruta mendiko TX2 leizetik. Mendi hau Belate portuaren mendebaldean dago eta bertan Nafarroako Espeleo Laguntzako boluntarioek parte hartu zuten Euskadiko eta Errioxako federazioko kideekin batera. Modu berean, Nafarroako Foru Komunitateko Suhitzaileen Erreskate Taldeko kideak aritu ziren.
Ariketa murriztu behar izan zen ostiralean izandako euri zaparrada eta iragarpen euritsuarentagik. Gauzak horrela, zauritua atera zuten putzu estuetatik sarreraraino. Lan handiko aktibitate honetan 25 espezialistek parte hartu zuten.
Espeleo-Laguntza Topaketa
Nafarroako Espeleologia Federazioak Osasun-Espeleologia eta Espeleo-laguntzako Lehenengo Sorospenari buruzko III. kongresua ospatuko du Civicanen ekainaren 14tik 16ra eta ospa handiko espezialistak bilduko dira.
Simulazio-aktibitateko argazkiak ikusi daitezke ondorengo estekaren bidez:
https://bit.ly/2Eq3IOr