Larunbat honetan, hilak 7, Nafarroako Espeleologia Federazioaren egutegiko irteerak martxan jarriko dira Arantzako Mairuzulo - Arruttxipi zulora joaten.
Toki honek bi sarrera ditu, haien artean 15 metro daude eta konektatuta daude maila ezberdinean. Ondoren 1830 metroko galeriak datoz txoko politak aurkitzeko. 4 galeria fosil daude goiko mailetan eta galeria nagusitik ura doa.
Kobazulo honen ibilbidearen zailtasuna ertainekoa da. Gomendatzen da eskarpinak eramatea. Seguraski ez dugu neoprenorik beharko udaren amaiera dela eta.
Bi topagune izango ditugu:
• 9:00etan Arreko Zokoa Tabernan (Muebles Rey-ren aurrean)
• 10:00etan Arantzan.
Anima zaitezte parte hartzera eta konfirmatu etorriko zaretela.
Argazkia: Akelar