Espainiako Aurrerapen Bertikal Tekniken Txapelketan lehiatua izan zen joandako asteburuan Galiziako Mondoñedo herrian. Bertan, 7 Komunitate Automonikotako kimu, haur, gazte, heldu eta beterano kategorietako kirolarik parte hartu zuten. Haien artean, Nafarroa ordezkatu egon zen lehendabiziko aldiz.
Xakon Espeleologia Taldeko kide Ibai Siciliak ordezkatu gintuen haur kategorian Espeleologia Zirkuituan lehenengo sailkatua izanda eta bigarrena Abiaduran eta Erresistentzian.
Ibargoitiko Jaitzetako espeleologo gazteak 3 minutu eta 35 segundoko marka sinatu zuen lehenengo modalitatean. Alex Andres katalana baino 8 segundo azkarrago izan zen.
Beste bi modalitateetan nafarrak eta katalanak lehia handiko dueluak protagonizatu zituzten berriro. Lehia hauetan Sabadell Espeleoclubeko kideak irabazi zuen gutxigatik.
Esperientzia itzela delegazio nafarrak bizi zuena espero dutelako beste neska eta mutilak animatzea kirol hau praktikatzera.
Ibai Siciliaren markak:
• Espeleologia Zirkuitua: 03:35 minutos – 1.sailkatua
• Abiadura: 01:23 minutos- 2.sailkatua
• Erresistentzia: 08:22 minutu – 2.sailkatua
Komunitate parte-hartzaileak:
• Gaztela Mantxa
• Katalunia
• Galizia
• Errioxa
• Madril
• Nafarroa
• Valentzia