C-50 Gouffre des Pré Hus leizea, Izaban dagoen San Martin Harriko sistemako sarrera bat da.
Berrekipatu da jaitsiera bikoitzean egiteko etaVernatik ateratzeko sokak erabiliz.
Urte batzuk pasa izan dira proiektu hau errealitatea izan arte. Otxola Espeleo Taldeak, Nafarroako Suhitzaileen GRT-k eta Nafarroako GREIMek posible egin dute.
Leizeak -200 kotarainoko ainguraketa kimikoak ditu GREIMek. Instalazioa soka finkorako prestatua zegoen. Instalazio hori indartu egin da, bikoitzean jaisteko. INOX maillona eta INOX eraztuna jarri dira, baita 10eko Parabolt ere. 200 kotaren ondoren, barrunbeak 10 eta 12ko Parabolt eraztuna du.
Suhiltzaileen GRTk leize finkoa jarri zuen, zati bertikalaren amaiera arte. Eta Otxolak eta Nafarroako Espeleologia Federazioak ainguraketak jarri eta soka eta ainguraketa zaharrak kendu zituzten.
Aurrerago, instalazio-fitxa bat egingo da zabaltzeko.
Gogoratu leizea Larrako Erreserba Naturalaren mugetatik kanpo dagoela, baina zeharbidea egiteko ARSIPekin harremanetan jarri behar da La Vernako pistara joateko.