2021eko maiatzaren 29an, Plasencian (Caceres) hil zen Adolfo Eraso Romero.
Lizartar hau, kimikaria eta espeleologo eta hidrogeologoen belaunaldien maisua, munduko erreferente bihurtu da glaziarren bilakaeraren azterketan. GLACKMA (Glaziarrak, Karst eta Ingurumena) proiektua sortu zuen. 2014. urtean Honoris Causa doktore izendatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoak.
Lizarrako Espeleologia Taldearen, Nafarroako Espeleologia Federazioaren eta espeleologoen talde osoaren izenean, gure dolumin zintzoena adierazi nahi dugu eta une latz hauetan familiak duen minarekin bat egin. Goian bego.