Joan den azaroaren 9an hiru hitzaldi eman ziren Iruñeko La Compasión Escolapios ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan. Bertan, hirurogei bat haur izan ziren.
Hitzaldi horietan, ikasleei azaldu zitzaien zer den espeleologia, zer lan eta azterketa egiten diren haitzuloetan, zer animalia bizi diren bertan, eta zer garrantzitsua den akuiferoak ez kutsatzea.